Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak merkataritza eta ostalaritzako langileentzako euskarazko ikastaroen eskaintza berezia egiten du. Ikastaro hauen helburua da, batetik, merkataritzako eta ostalaritzako langileek euskara ikasteko lehenengo urratsak ematea, bezeroei zerbitzua euskaraz eskain diezaieten. Bestetik, euskara dakitenentzat, hizkuntza ezagutza eta, batik bat, idatzizko komunikazio gaitasuna zabaltzea, bezeroekiko harremanetan nahiz, oro har, laneko harremanetan.

Ostalarientzako kanpaina
2015eko urrian hasiko dira ikastaroak, eta izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 24tik irailaren 4ra (biak barne). Bi modutara eman daiteke izena:

Internet bidez

Euskara Zerbitzura joanda; Konstituzio Plaza 2 (9:00-14:00)