KONTSULTAK ETA OHIKO GALDERAK

Habek homologatutako ikastaroak 16 urtetik gorakoentzat dira.

Bai, eskura ditzakezun diru laguntzen berri emango dizugu.

Zure mailaren egiaztagiririk ez badaukazu, matrikulatu baino lehen mailaketa proba egingo dizugu. Horretarako hitzordua nahi duzunean eska dezakezu.

Euskaltegira etortzerik ez baduzu, internet bidez egingo dizugu. Nahi duzunean eska dezakezu hitzordua.

Ikastaroaren eta modulazioaren araberakoa izaten da prezioa.

297/2010 Dekretuaren arabera, euskararen ezagutza egiaztagirien arteko baliokidetzak Europako erreferentzia markoari egokituak daude:

Autoikaskuntza sistema bidez ordutegi malgua izango duzu, zure beharretara egokitua, euskaltegian edo online ikasteko.

Bai, Teleikaskuntza sistema bidez; distantzia ez da arazoa. Online gauzatuko duzu ikastaroa: bakarkako lana, tutoretzak, mintzamen saioak…

Aurrez aurreko ikastarorik ez dugu eskaintzen, baina Teleikaskuntza sistema bidez ikas dezakezu.

Urtean zehar edozein momentutan matrikula zaitezke. Zuk aukeratuko duzu noiz hasi nahi duzun, eta zenbat denborako ikastaroa egingo duzun.

BESTE KONTSULTAREN BAT

Beste edozein kontsulta egiteko ondorengo formularioa bete eta ahal dugun azkarren erantzuten saiatuko gara. Mila esker.

    Izen-deiturak:*

    E-mail helbidea:*

    Telefonoa:*

    Idatzi zure kontsulta:*

    Lege Oharra eta Pribatutasun Politika irakurri ditut eta onartzen ditut*

    * beharrezko eremuak.