Donostiako Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko euskaltegiekin lankidetzan, langabezian dauden donostiarrei zuzenduta.

Izena emateko epea zabalik dago, 2018ko irailaren 3tik irailaren 21era. Horretarako, nahikoa duzue euskaltegi batera joatea.

Donostiako Euskara Zerbitzuaren webgunean aurkituko dituzue xehetasun guztiak.