Donostiako Udalak eta Urumea euskaltegiak, euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei 2020-2021 ikasturtean eta izena emateko epea zabalik dago. Hori gogoratzeko, dagoeneko sendotuta dagoen #euskaldunízate leloa duen kanpaina jarri dute martxan Donostiako Udalak, hiriko euskaltegiek eta zentro homologatuek. Era berean, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 1etik azaroaren 23ra egongo da zabalik.