2014ko martxotik 2015eko uda bitartean euskaltegietan ibili diren ikasleentzako diru laguntza deialdia egin du HABEk. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 2an amaituko da. 

Nork eskura ditzake HABEren dirulaguntzak?

Diru laguntza hauek eskuratu ahal izateko lau baldintza bete behar dira:

  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana 2014ko martxoaren 22tik 2015eko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2014/2015 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeko gaitasun-probei dagokienez, 2014ko bigarren deialdian edo 2015eko lehenengoan mailaren bat egiaztatu izana. 297/2010 Baliokidetza-Dekretuaren bitartez HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak (IVAP eta Osakidetzako hizkuntza eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…) egiaztatutakoen kasuan, 2014ko irailaren 1etik 2015eko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.
  • Beti ere, ikasleak egiaztatu duen mailari dagozkion ikasketak euskaltegi/zentroan burutu baditu azken hiru ikasturteetan zehar.
  • Ikasleak berak ordaindu izana euskaltegiari/zentroari ikasketa horiei dagozkien matrikulak.

Noiz egin behar da eskaera?

www.habe.euskadi.eus web orriaren bitartez datu-orria osatzeko epea 2015eko irailaren 3tik urriaren 2ra bitartekoa (biak barne) izango da.

Zenbat diru eskura dezake ikasleak?

  1. Egiaztatu den maila bakoitzeko jarraian zehazten den kopurua eskura dezake gehienez ikasleak:
    • HABEren 1. maila edo baliokidea:  550 euro
    • HABEren 2. maila edo baliokidea:  400 euro
    • HABEren 3. maila edo baliokidea:  150 euro
    • HABEren 4. maila edo baliokidea:  100 euro

urumea euskaltegia donostia