Tribual denbora pasarako jokoa da. Tribu edo joko desberdinak daude, baita beste hizkuntza batzuetan ere. Kasu honetan (#Euskaldunizate), ordea, epe jakin batean jokatzea da koska. 5 galderako sortak dira, euskaraz, ez oso konplikatuak. Partida bakoitza beste jokalari baten kontra parekatzen da, eta irabazi edo galduz gero, puntuetan gora edo behera egiten da. Donostiako euskaltegien ekimenari esker, kasu honetan sariak ere badaude, baina asmo nagusia da mugikorrean denbora pasa arin eta interesgarri bat euskaraz disfrutatzea.

Jokoaren nondik norakoak eta abar dokumentu honetan aurkituko dituzue: TribualArauak

TribualArauak (1)