urumea euskaltegia   IMG_6420 (1)

Irratigintza tailerra landu dugu azaroaren bigarren hamabostaldian, Antxeta Irratiarekin lankidetzan. Lau saio izan dira guztira, eta ikasleak, nork bere esperientzia kontatzeaz gain, gidari lanetan jardun den Alba Arangurenek proposatutako gaiei buruz aritu dira solasean. Grabaturiko pasarterik adierazgarrienak Antxeta Irratiaren bidez eman dituzte, eta gure webgunean jaso ditugu, entzuteko aukera izan dezazuen.

http://antxetamedia.info/