EGA azterketa egiteko bi deialdi izaten dira urtean, eta lehen deialdiaren egutegia argitaratu dute dagoeneko. Deialdi horretara aurkeztu nahi dutenek urtarrilaren 7tik 21era eman behar dute izena. Atariko proba otsailaren 20an egitea dago aurreikusita, proba idatzia martxoaren 5ean, eta ahozko probak maiatzaren bigarren hamabostaldian. Hezkuntza Sailaren webgunean dauzkazue argibide orokorrak.