Hirurogeiren bat lagun elkartu ginen “Kexarik gabeko mundua” izeneko hitzaldia entzutera. Proiektua zer dela-eta sortu den eta zertan oinarritzen den azaldu zuen Juanjo Lertxundi yoga irakasleak. Etengabe kexatzen eta kritikatzen aritzeak energia negatiboak geureganatzeko besterik ez duela balio azpimarratu zuen. Normalean izaten ditugun kexak paperean idatzi eta erre egin genituen, eta amaieran erronka bota zigun, gure inguruari eta munduari beste era batera begiratzen lagunduko digun erronka: eskumuturreko bat eraman behar dugu 21 egunez, kexatu gabe eta inor kritikatu gabe; kexatzen edo inor kritikatzen dugun aldi bakoitzean, eskuz aldatu behar da eskumuturrekoa, eta berriz kontatzen hasi, harik eta 21 egun igaro arte.

Partaideak pozik irten ziren hitzalditik, nor bere eskumuturrekoarekin. Ez dakiguna da atzoko beso berean ote daramaten edo aldatu behar izan duten dagoeneko.

 

IMG_4946