Abian da dagoeneko Hezi+ Ikaskuntza Sarea, Gipuzkoan ematen diren era guztietako ikastaroak biltzen dituen plataforma parte hartzailea. Hezi+ Ikaskuntza Sarean, adin guztietako pertsonei zuzendutako ikastaroak aurkituko dituzu,  bost sail nagusitan banatuta:

  1. Osasuna eta ongizatea: kirola, elikadura, lehen sorospenak, …
  2. Kultura: artea, moda, dantza, ohiturak, …
  3. Gizartea: hizkuntzak, hezkuntza, pertsonak, enpresak, …
  4. Teknologia: ingeniaritza, IKTak (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak), informatika, …
  5. Zientzia eta natura: matematika, psikologia, medikuntza, kimika, natura, …

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak bultzatu du ekimen hau, eta hainbat erakundek parte hartzen dute, Urumea euskaltegiak, besteak beste.hezi+logoa