“Donostia euskaraz bete” ekitaldia egingo da Konstituzio plazan, martxoaren 28an, 12:00etan.

doniostian euskaraz

Egun hauetan abian jarritako Donostian ere euskaraz kanpainak duela urtebete hasitako kanpainari jarraipena eman nahi dio: horrela administrazioan, merkataritzan, kultur azpiegituretan eta kiroldegietan bezala, egunerokoan eta espazio publiko zein pribatu guztietan  euskararen erabilera sustatu nahi da.  Kanpaina hau dela eta, datorren martxoaren 28an euskararen aldeko ekitaldi bat egingo da Konstituzio Plazan.  Donostia euskaraz betetzea irudikatu nahi da bertan, hitzen, hotsen, globo jolasen eta hiztunen bitartez. Plaza jendez, globoz eta euskaraz betetzea da asmoa.

Hona hemen kanpainarako egindako SPOTA