Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 75 jarduera inguru antolatu dira azaroaren 20tik abenduaren 4ra Donostiako auzo eta herrietan Euskaraldiarekin bat eginez. Euskaraldiak irauten duen bitartean euskarazko kultur eskaintza areagotzea da asmoa. (Oraindik ikusgai!)

Hona hemen auzoetako egitarauak: AieteAltzaAmara (abenduak 4 eta 5), Amara BerriAñorgaAntigua (abenduak 4 eta 5), Egia (abenduak 4 eta 5), GrosIgeldoIntxaurrondo (abenduak 4 eta 5), Loiola (abenduak 4 eta 5), Loiolako Erribera,  MartuteneMorlans (abenduak 4 eta 5),  Parte Zaharra (abenduak 4 eta 5).

Mintzapraktika sustatzeko, Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman nahi dira: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Donostiako euskaltegiak, Euskara Zerbitzua, eta San Telmo museoarekin elkarlanean antolatzen da Mintzodromoa. Oraingoan, 2 txandetan parte hartzeko aukera izango da; 10:00etan eta 17:00etan.

Parte hartzera animatuz gero, jarri harremanetan mintzalaguna@bagera.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 943005074 telefono zenbakira deituz.