Azaroaren 10ean Urumea euskaltegiko bi taldek Donostiako Udaleko Giza Eskubideen bulegoak antolatuta “Donostiako Oroimen historikoaren ibilbidea” egiteko aukera izan zuten.

Parte-hartzaileek zuzenean ezagutu zituzten 1936ko estatu kolpetik frankismoa amaitu arteko gertaerekin zerikusi estua izan zuten Donostiako gune eta kokaleku garrantzitsuak. Aukera aparta izan zuten hiriko historia ezagutzeko, eta oroimen historikoa eta giza eskubideen urraketen berri izateko.

Easo plazako kioskoan elkartu ziren euskaltegitik joandako ikasle-irakasleak eta antolakuntzak jarritako gida. Bertan ibilaldia hasi, eta geldialdiak egin zituzten ondorengo lekuetan:

• Garai bateko suhiltzaileen eraikineko sotoa (Gatazka belikoen-gunea)

• San Jose ikastetxea (Atxiloketa-gunea)

• San Martzial 48-50 (Bonbardaketa-gunea)

• Txurruka kalearen eta Askatasunaren hiribidearen arteko izkina (Bonbardaketa gunea)

• Maria Cristina hotela (Gatazka beliko-gunea)

• Nautikoko pasabidea (Fusilamendu-gunea)

• Donostiar fusilatuen omenezko eskultura (Oroitzapen-gunea)

Bi orduko ibilbidean euskaltegiko ikasleek, historia ikasteaz gain, Euskara euskaltegitik kanpo erabiltzeko aukera ere izan zuten.