Asmatuko al zenuke aste honetako hitza?

Astelehenetik ostiralera arrasto bat jasoko duzu egunero. Zenbat eta azkarrago asmatu, orduan eta puntu gehiago lortuko duzu. Astelehenean asmatuz gero, 5 puntu, asteartean 4… Eta ostiralean asmatuz gero, puntu bakarra.

Erantzuna egunean bertan bidali beharko duzu, edota euskaltegiko sarreran dagoen kaxan sartu (data eta izenarekin). Pertsonako aukera bakarra dago, eta puntu gehien lortzen dituen parte-hartzaileak irabaziko du. Saria hilean behin banatuko dugu; euskarazko liburu bat izango da.

Otsailean hasiko gara. Parte hartu nahi al zenuke?

Anima zaitez eta zorte on!