Ekainaren erditik aurrera izango dira B2, C1 eta C2 mailetako mintzamen-probak. Komeni izaten da aurrez jakitea nolakoa izango den azterketa, zer egoerari aurre egin beharko diozun, zer-nolako gaiak izaten diren eta abar. Hori guztia lantzeko, simulazioak egiten ditugu, hori da-eta modurik onena proba hau behar bezala prestatzeko.
Etorri edo deitu euskaltegira, eta hartu zure ordua!