Bertsolari txapelduna eta finalistak omendu zituzten Anoetan, Realaren eta Bartzelonaren arteko partidaren atarian. Hitzaren eta baloiaren izarrek bat egin zuten zenbait minutuz berdegunean. Bideo honek ondo laburbiltzen du Anoetan bizi izan zen une magikoa.

Baloiaren ta hitzaren gintzak
nahiz ta ez diren berberak
lehiaren gaindik sustatuz gero
balioak ta manerak
bultzatuz gero neska-mutilen
kirolerako aukerak
futbol-izar ta zaleen ahotan
lekurik badu euskerak
zuen zangoek ta gure oinek
hortxe egingo dute bat.