Datorren larunbatean (maiatzak 12) izango dira HABEren idatzizko azterkerketak. Ohi bezala, Barriola gelategian egingo dira, ordutegi honetan:

  • B2: 09:00
  • C1: 11:30

Hona hemen idatzizko azterketarako zenbait aholku:

  • Irakurri ondo eta errepasatu aurrez egindako idazlanak.
  • Bildu zerrenda batean normalean egiten dituzun gramatika-akatsak.
  • Kontuan izan irakasleak emandako aholkuak.
  • Azterketan bi gai izango dituzu aukeran. Irakurri biak lasai, eta ulertu ondo zer eskatzen duen bakoitzak.
  • Pentsatu zer idatziko duzun eta egin eskematxo bat ideia nagusiekin.
  • Argi eta zehatz idatzi. Ez konplikatu eta saihestu egitura arraroak.
  • Testu-antolatzaileak eta puntuazio-ikurrak egoki erabili.
  • Jar zaitez irakurlearen lekuan eta irakur ezazu idatzitakoa.

 

Marimaistraren gomendioak ere kontuan hartzekoak dira.

Zorte on guztioi!