Teleikaskuntza
ZER LOR DEZAKET IKASTARO HONETAN?
- Idazmena, entzumena, irakurmena eta mintzamena garatzea.
- Trebetasun guztiak lantzea. Horretarako zuri egokitutako jarduerak eta eguneratutako materialak erabiltzen ditugu.
- Euskalduntzeaz gain, titulu ofizialak lortzea. A1, A2, B1, B2, C1.
- Zure garapenaren inguruan hausnartzea, ebaluazio eta aholkularitzaren bidez.
DINAMIKA:
- Hasierako diagnosia tutorearekin. Egoera aztertzeko, helburuak zehazteko eta abar.
- Tutoretzak: egindakoa neurtzeko, epe motzeko helburuak zehazteko, zailtasunei aurre egiteko eta abar. Lehenengo hilabetean, astero. Bigarren hilabetetik aurrera, hamabostean behin.
- Mintzamen saioak: astean behin. Astero, gai ezberdin baten inguruan.
- Gaia prestatzeko laguntza-gidak, eskura.
- Tutoretzak eta mintzamen saioak euskaltegian edo Skype bidez egingo dira.
- Aholkatutako gutxieneko erritmoa: astean 6,5 ordu (hortik gora, mugarik ez).
- Teleikaskuntza euskaltegian zure beharretara egokituko den ikastaroa da. Zuk jarriko duzu erritmoa eta ordutegia.