Talde donostiarrak lehenbiziko diskoa kaleratu berri du, eta joan zen ostiralean aurketu zuten Dabadaba aretoan.

Trikitia, musika elektronikoa eta swinga uztartzen dituen taldea da, eta diskoa entzuteko eta eskuratzeko aukera eskaintzen du bere webgunean.

Diskoa grabatu eta eta kaleratu ahal izateko, diru-bilketa bat abiatu zuten.   2.000 eurora iristean bideoklipa argitaratuko zutela agindu zuten eta hala egin zuten joan zen otsailean, Señorita bat akelarre batean izeneko bideoklipa sarean jarrita.