Abenduaren 3an ospatuko dugun Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen antolatu dira Donostian, azken urteotan bezala, hirian zein auzoetan. Ekimen horiek auzoetako eragileekin batera antolatu dira, elkarteetako proposamenak eta hainbat erakunderen partaidetzak kontuan harturik. Mintzapraktika sustatzeko asmoz, Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak emango dira ezagutzera.

Aurten 17 auzo animatu dira Euskararen Egunean parte hartzera, eta zenbait ekimen antolatu dituzte. Gehienak azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izango dira, eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Era berean, aurten San Telmo Museoak, Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, egitarau berezia prestatu du Euskararen Egunaren baitan. Besteak beste, Go!azen telesaioko hainbat aktorerekin hitz egiteko aukera izango da, baita mintzodromoetan euskara praktikatzeko aukera ere. Era berean, abenduaren 3an, goizeko 11:00ean, datorren urteko Euskaraldia aurkezteko asmoz, ekitaldia antolatuko dute Zuloaga plazan.

 

Klikatu ondorengo esteka hauetan eta informazio gehiago eskuratu!

Egitaraua auzoz auzo