Badator Euskaraldia, euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ekitaldia.  Azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4ean amaituko da. Beraz, oraindik izena eman gabe bazaude, garaiz zabiltza. Informazio guztia eta izena emateko aukera daukazue Euskaraldiaren webgunean; edo bestela, esan zuen irakasleari, eta berak lagunduko dizue izena ematen.

Animatu eta parte hartu!