Dagoeneko zabalik dago EGA 2015eko 1. Deialdiaren matrikula epea, urtarrilaren 21era arte.

EGA egiaztagiriak honako hau adierazten du: EGAdunak euskaraz badakiela behar hainbateko trebetasunez, ahoz eta idatziz, C1 mailan.

EGAk hainbat lanpostutarako (arlo publikoan zein pribatuan) eskatzen den euskara-mailaren egiaztagiri-balioa du.

EGA ez da jakintza-arlo berezitarako agiria;alegia, ez da bereziki irakaskuntzarako, kazetaritzarako edo itzulpengintzarako agiria.

Informazio gehiago: Eusko Jaurlaritzaren web gunean