Dravet Sindromea Fundazioaren aldeko azoka txiki bat antolatu dugu, hirugarren aldiz, Urumea Euskaltegian. Maiatzaren 7an izango da, eta zabalik egongo da 10:00etatik 18:00etara. Bigarren eskuko hainbat eta hainbat produktu eskuratzeko aukera egongo da: jostailuak, poltsak, pitxiak… Bildutako diru guztia Dravet Sindromearen Fundazioarentzat izango da.

Dravet Sindromea gaixotasun arraro bat da, 20.000 haurretatik bati eragiten dio. Jatorri genetikoa duen epilepsia larri bat da, eta bizitzako lehen urtea bete aurretik azaltzen da. Dravet Sindromea Fundazioaren helburua gaixoen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, ikerketa garatzea ere bada, eta horretarako, jakina, dirua behar dute.

DSC_2531