Datorren ostiral eta larunbatean, hilak 14 eta 15, Dravet Sindromea Fundazioaren aldeko azoka txikia izango da Urumea euskaltegian. Azoka goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara egongo da irekita bi egun horietan.

merkatu-txiki-dravet

Bertan bigarren eskuko hainbat produktu izango dira eskura: jostailuak, poltsak, pitxiak…  Eta, batez ere, Dravet Sindromea Fundaziori laguntzeko aukera izango da. Izan ere,  bildutako diru guztia Fundazioarentzat izango da.

merkatu-txiki-dravet

Dravet Sindromea gaixotasun arraro bat da, hau da, 20.000 haurretik bati eragiten dio. Jatorri genetikoa duen epilepsia larri bat da, eta bizitzako lehen urtea bete aurretik azaltzen da.

Dravet Sindromea Fundazioaren helburua gaixoen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, ikerketa  garatzea ere bada, eta horretarako, jakina, dirua behar dute.