Gaur, urriak 16, argitaratu dira B2ko eta C1eko entzumen eta irakurmen proben emaitzak, eta larunbatean izango dira idatzizko probak, Barriola gelategian:

  • B2koa 08:30ean
  • C1ekoa 15:30ean

Badakizue, idazten hasi aurretik, irakurri eta ulertu ondo zer egoera eta zer eginkizun ematen zaizkizuen; eta behin hori argi duzuenean, hartu 5-10 minutu eskema orokorra egiteko eta ideiak antolatzeko. Gero, idatzi ahala, beharbada aldaketak egin beharko dituzue, baina beti izaten da lagungarri eskema orokorra eta ideia nagusiak argi izatea.

Zorte on guztioi!