EUSKARA BONUA
IKASI EUSKARA INOIZ BAINO ERRAZAGO ETA MERKEAGO
Eusko Jaurlaritzaren bonu berriari esker, zure euskalduntze-prozesua erraztu eta hauspotu nahi dugu.
ZER ESKAINTZEN DIZU EUSKARA BONUAK?
Aukera berdintasuna
2025-26 ikasturtean A1 edo A2 mailako dirulaguntza erabili bazenuen ere, sistema berri honetaz gozatu ahal izango duzu, inolako diru-ordainketarik egin gabe.
Malgutasuna: Zenbait urtetako
Epea izango duzu zure ordu-poltsa kontsumitzeko eta helburuak lortzeko.
Kudeaketa erraza
Euskaltegiak eta ikasleak uneoro kontsultatu ahal izango dituzte eskuragarri dituzten ordu kopuruak eta erabiltzeko azken epeak.
ORDU-POLTSAK ETA EPEMUGAK (abiapuntuaren arabera)
|
Abiapuntuko Azpimaila (26-27an) lehen aldiz eskatzen dutenak |
Ordu-poltsa |
Ordu-poltsa (Autoikaskuntza) |
Epemuga |
|---|---|---|---|
| A0A0 edo A1A0 |
720 ordu |
1.620€ / 540 ordu |
2029-2030 |
| A1A1 |
520 ordu |
1.170€ / 390 ordu |
2028-2029 |
| A2A1 |
360 ordu |
810€ / 270 ordu |
2027-2028 |
| A2A2 |
200 ordu |
450€ / 150 ordu |
2026-2027 |
ZER MAILATARAINO IRITS ZAITEZKE?
Prozesu honen azken helburua B1A2 mailara iristea da. Ezarpena pixkanaka egingo da ikasturte bakoitzean:
- 2026-2027 ikasturtean: B1 aurreko azpimailaraino iritsiko da ibilbidea.
- 2027-2028 ikasturtetik aurrera: B1 maila osorako aukera egongo da eskuragarri.

BEHIN ORDAINDU, IKASTEN JARRAITU
Laguntza ez duzu urtero berritu beharko; lau urteko epea izango duzu, ikasketa ibilbidea zeure beharretara egokitzeko.
120€
Behin
Zure erritmora
4 urte
BAJAK ETA ASISTENTZIA
Ikastaroa amaitu aurretik ikasle batek baja ematen badu (eta lan, osasun edo antzeko arrazoi bidezkoengatik ziurtagiririk aurkezten ez badu, izen ematea egin zenetik amaiera arteko ordu guztiak deskontatuko zaizkio ordu-poltsatik. Behar bezala zurituz gero, baja izan artekoak soilik zenbatuko dira.
